Gertakizunak

"William Loughborough Memorial" hitzaldia Web4All 2022 kongresuan

"William Loughborough Memorial" hitzaldia Web4All 2022 kongresuan

2022 Apirila 26 · Lyon/On-line

Berria

Laburpena: Webaren Erabilerraztasunaren ukaezina den aurrerapena Web mundu errealean aplikazioan duen eragin eskasarekin kontrastatu daiteke. Arazo hau bereziki larria da Weba zerbitzu zehatzak lortzeko bide bakarra denean. Zenbait herrialdetan,aAdministrazioarekin, osasun zerbitzuekin edo bankuekin elkarreragina bezalako oinarrizko prozedurak soilik sar daitezke Webaren bidez. Arazo hori are nabarmenagoa izan zen COVID-19 pandemian, Interneterako sarbidea ez duen biztanleriaren sektore garrantzitsu batek bere egoera kudeatzeko oztopo garrantzitsuak izan zituenean. Arazo teknikoez gain, irisgarritasunean eragin erabakigarria duten eta eskubide zibilen egikaritza baldintzatzen duten eten digitala eta genero-arrakalak sarritan baztertu egiten dituzte Web Erabilerraztasuneko azterlanek. Hitzaldi honetan administrazioaren webguneen irisgarritasunari buruzko gure lana aurkeztuko dugu eta, horrez gain, horiek arintzeko bideak aurkitzeko irisgarritasun-oztopo ez teknologikoak kontuan hartu beharraz eztabaidatuko dugu.

Adinekoentzako eta ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-teknologiari buruzko hitzaldia Chang Gung Unibertsitatean (Taiwan)

Adinekoentzako eta ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-teknologiari buruzko hitzaldia Chang Gung Unibertsitatean (Taiwan)

2022 Martxoa 29 ·

Berria

Joan den martxoaren 29an, Sandra M. EspĂ­n Tellok hitzaldia eman zuen Chang Gung University-ko (Taiwan) Lan Terapiako Masterreko ikasleek adinekoei eta ezgaitasuna duten pertsonei laguntzeko teknologia erabiltzeari buruz. Saio horretan, laguntza-teknologiaren diseinuan eta aholkularitzan oinarritzen diren (edo oinarritu beharko liratekeen) eredu teoriko ezagunenak berrikusi ziren; laguntza-teknologia onartzeari eta uzteari dagokionez dauden ikuspegi desberdinak aztertu ziren, pertsonaren bizi-unearen arabera; sailkapen-mota desberdinak ikusi ziren, eta, azkenik, EGOKITUZeko teknologian erabilerari eta diseinuari buruz egiten ari diren ikerketa-azterketen errepasoa egin zen. Ikasleek interes handia erakutsi zuten hitzaldian, eta, saioaren amaieran izan zen eztabaida-aldian, Taiwanen eta Espainiaren arteko desberdintasunak eta antzekotasunak aztertu ziren, laguntza-teknologiaren hornidurari dagokionez.

Edu4All proiektuko bilera Informatika Fakultatean 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra

Edu4All proiektuko bilera Informatika Fakultatean 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra

2022 Urtarrila 10 · Ada Lovelace Aretoa - Informatika Fakultatea (UPV/EHU)

Datozen urtarrilaren 10etik 14ra, Erasmus+ CBHE motako Edu4All (Disability as Diversity: The Inclusion of Students with Disabilities in Higher Education, kodea: 618103-EPP-1-2020-1-PS-EPPKA2-CBHE-JP) proiektuko jardunaldiak egingo dira Informatika Fakultatean. Jardunaldi hauek Egokituz ikerketa taldeko kideek Hegalak Zabalik Fundazioaren laguntzarekin batera antolatu dituzte. Bertan elkartuko dira Palestinako, Jordaniako, Greziako eta Alemaniako partaideak, Egokituz taldeko kideekin eta bertako hainbat erakundeetako kideekin. Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Desgaitasun Zerbitzuen funtzionamendua nolakoa den azaltzea da, Palestinako eta Jordaniako unibertsitateetan horrelako zerbitzuak martxan jartzeko esperientziak jaso ditzaten. Proiektuari buruzko xehetasun gehiago: https://www.ptuk.edu.ps/projects/edu4all/

Training visit to NKUA, Athens, Greece

Training visit to NKUA, Athens, Greece

2021 Urria 18 · Atenas

Mintegia

Within WP2.3 task (Professional development and capacity building of partner country staff training visit) of the Edu4ALL project (Disability as diversity: The inclusion of students with disabilities in higher education), Myriam Arrue and Nestor Garay-Vitoria are being trained in Athens between 18th and 22th October, 2021.

1ª Escuela de Verano AIPO para Estudiantes de Doctorado en Interacción-Persona Ordenador

1ª Escuela de Verano AIPO para Estudiantes de Doctorado en Interacción-Persona Ordenador

2021 Uztaila 09 · https://aipo.es/content/1a-escuela-de-verano-aipo-para-estudiantes-de-doctorado-en-interaccion-persona-ordenador

Ikastaroa

Impartición de curso sobre "Aspectos éticos en investigación con personas, aplicación y relevancia en IPO" por parte de Ainara Garzo y Nestor Garay.

Se presenta la primera edición de la escuela de verano organizada por AIPO en la que se ofrece formación en temas transversales en investigación y realización de tesis doctorales en el ámbito de la Interacción Persona-Ordenador (IPO). Está destinada a estudiantes españoles y latinoamericanos, sobre todo en sus primeros años del doctorado. Se realizará de manera online en la semana del 5 al 9 de Julio de 2021. Todos los cursos son gratuitos para los estudiantes de doctorado que sean socios de AIPO.