EGOKITUZ

EGOKITUZ 1985etik irisgarritasuna hobetzeko Gizaki-Konputagailu Elkarrekintzan ikertuz

Egokituz, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa laborategi bat da. 1985. urtean sortu zen, desgaitasunak dituzten pertsonen arazoak konpontzeko informazio eta komunikazio teknologioak erabiltzen. Haien komunikazioa eta mogikortasuna obetuz, beren  autonomia eta gizartean integrazioa hobetzen lagundu du.Bere historian zehar egokituz garatutako ikerketa proiektuen ondorioz, software eta hardware laguntzak sortu ditu: pertsonen arteko komunikazio urbila eta urrutikoa,  ingurumenaren kontrola, mugikortasuna eta manipulazioa, eta abar. Web irisgarritasuna automatikoki neurtzeko metodologiak, tresnak eta metrikak ere garatu ditu. Ikerketaren emaitzak nazioarteko aldizkari eta kongresu zientifiko askotan argitaratu dira.Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuko Ministerio ezberdinak (Teknologia, Hezkuntza eta Unibertsitate, Gizarte Gaietarako, Industria eta abar) eta Europako Batasuneko dei publikoetan finantzatu dira Egokituzen proiektuak.

Hainbat nazioarteko mintegi eta batzordetan parte hartu du irisgarritasuna lotutako gaiak eztabaidatzeko gonbidatuta.


Laguntzaileak:

Gobierno de EspaƱa